Diagnostikoak eta planak egiteko diru laguntzak
Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere (ENP)
Gaur egun, edozein enpresak jar dezake abian emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa egiteko eta berdintasunerako plan bat egiteko prozesua, bai eta berdintasunerako neurriak gauzatzeko prozesua ere. Horretarako, enpresa eta erakunde pribatuentzako dirulaguntzen urteko deialdi bat ezartzen da, aholkularitza-enpresa homologatu bat kontratatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko bat eta berdintasun-plan bat egiteko, edo erregistratutako berdintasun-planean jasotako berdintasun-neurriak gauzatzeko.
Deialdiaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
• Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresa edo erakunde pribatuak, baldin eta administrazio publikoen partaidetza edo kontrol nagusia ez badute, zuzenean edo zeharka.
• Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
• Gutxienez 10 langile eta gehienez 150 izatea.
• 105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.
Hirugarrenari dagokion Alta (E.J. Ogasun Saila. Pdf betegarria 127 Kb)
Hirugarrenari dagokion Alta (Nazioartekoa - E.J. Ogasun Saila. Pdf betegarria)
