Neskei euren gorputz eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabeko etorkizun bat eskaintzea eskatzen du martxoak 8ko kanpainak
Aurtengo martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, kanpainak gizarteari neskek, eta emakumeek oro har, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean jasan behar duten gehiegizko presioaz ari da, gorputzen nahitaezko "perfekzioaz", ezarritako edertasun-kanon zorrotzaz, hipersexualizazioaz eta gorputzen kontzeptualizazio gero eta merkantilistagoaz.
Lau neskato dira kanpainaren protagonistak, eta honen helburua da gizarteari erakustea garaiz gaudela emakumeen hurrengo belaunaldiei beste etorkizun bat eskaintzeko, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabe, presio horrek asko mugatzen duelako haien bizitza. Kanpainak itxaropen mezu bat zabaldu nahi du: garaiz gaude datozen belaunaldiei etorkizun hobea eskaintzeko.
Kanpainaren goiburu nagusia galdera bat da, neskatoek berek egiten dutena gorputz "perfektu" eta hipersexualizatuen irudien bonbardaketaren aurrean. Egunero jasotzen dituzten irudiak dira sare sozialen, bideojoko askoren, komunikabide batzuen eta modaren sektore batzuen aldetik. Hauen aurrean, neskek galdetzen dute: "Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?" Eta leloa honako mezu honekin amaitzen da: "Garaiz gaude neskatoei beste etorkizun bat eskaintzeko, haien gorputz eta itxuraren gaineko presiorik gabe".
KARTELA
BANERRAK
120x600 (GIF) | 120x600 M8 (GIF)
160x600 (GIF) | 160x600 M8 (GIF)
300x250 (GIF) | 300x250 M8 (GIF)
300x600 (GIF) | 300x600 M8 (GIF)
320x50 (GIF) | 320x50 M8 (GIF)
320x100 (GIF) | 320x100 M8 (GIF)
728x90 (GIF) | 728x90 M8 (GIF)
970x250 (GIF) | 970x250 M8 (GIF)
ESTATIKOAK