Emakumeak gora! da Martxoaren 8ko kanpainaren leloa

Emakumeak gora! da 2023ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, eta Emakundek bultzatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin, hiru foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin batera. Lelo horrek aldarrikatzen du gure gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta eragin postuetan.

Kanpainak, aldi berean, erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu, hala nola, emakumeek prestakuntza gutxiago dutela postu horiek betetzeko, Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia % 60 emakumeak direla adierazten duten datuak emanez.

Kanpainaren protagonistak emakumeak dira, eta gogorarazten digutenez:

Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.

Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.

Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.

Kanpainak webgune bat du, zeinetan emakumeek erabakiak hartzen diren espazioetarako bidean aurkitzen dituzten oztopo batzuk azaltzen diren.

www.emakumeakgora.eus

BIDEOAK

1. BIDEOA: Zaintza eszedentziak (Youtube)

2. BIDEOA: Gerentzia-postuak (Youtube)

3. BIDEOA: Titulazio teknikoak (Youtube)

KARTELAK


JPG | PDF


JPG | PDF


JPG | PDF

BANERRAK

Banner-sorta animatuak GIF formatuan eta neurri ezberdinetan (ZIP, 3 MB)


Estatikoa: 1200x547 (JPG)