Adineko emakume askok pairatzen duten ezkutuko indarkeriaren aurrean adi egoteko eskatu dio Emakundek gizarteari
Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta diseinatutako kanpainak Emakundek iaz 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egindako lanari jarraipena ematen dio. Lan honen bitartez urte askotan jasandako indarkeriaren benetako testigantzak eman zituzten. Kanpainak testigantza horietako batzuk erakusten ditu, eta herritarrei galdetzen die ea gai diren haien atzean ezkutatzen den indarkeria ikusteko. “Eta zuk… ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena” da kanpaina honen leloa, eta honen bitartez gizarteari eskatzen zaio adi egon dadila eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, kasu askotan egoera hauek normalizatuta baitaude.
Kanpaina azaroaren 15etik 30era egingo da telebistan, irratietan, egunkarietan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan. Era berean, kartelak banatuko dira erakunde, ikastetxe, osasun zentro, elkarte, enpresa eta liburutegietan, besteak beste.
BALIABIDEAK:
- Kartela (PDF, 2 MB)
- Spot (3 min): https://youtu.be/pbstUs196uw
- Spot (25"): https://youtu.be/Bd06YISLvyg