2024ko azaroak 25eko kanpaina: "Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko"

Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek kanpaina bateratu bat sinatu dute aurten. Kanpaina horretan, herritarrak animatu nahi dituzte indarkeria matxista geldiaraztera, gero eta handiagoa den negazionismoaren aurrean. Kanpainaren leloa: "Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko".

Kanpainaren iragarkiak sareetan aurki daitezkeen esaldi batzuk erakusten ditu, hala nola: "Emakumeen aurkako indarkeria asmakizun bat da", "Indarkeriak ez du generorik" edo "Beste herrialde batzuetan matxismoa dago, ez hemen". Eta datu batekin erantzuten die: 2023an 6.513 salaketa erregistratu ziren emakumeen aurkako indarkeriagatik Euskadin.

Kartela: (PDF, 50 MB) | (PNG, 20 MB)

Bideoak: Euskaraz (Youtube) | Gazteleraz (Youtube)