Beldur Barik Jaiak 2025
"Jai hauetan errespetuz eraiki, beldur barik gozatu"
Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan dauden gazteei zuzenduta dago. Kanpaina horren helburua da gazteei baliabide praktikoak ematea indarkeria matxista identifikatzeko eta horri aurre egiteko, eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzea jaietan eta jarduera sozial guztietan.