Genero ikuspegiaz egindako kazetaritzari egin dio aitortza 2021eko Emakunde sariak

 

 

2021eko Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Epaimahaiak saria eman die genero-ikuspegia presente duten kazetaritza prestakuntza eta haren aplikazio praktikoa (bai orotariko komunikabidetan zein espezializatuetan) egiten duten hiru figura ezberdinei: saritutako hautagaiak EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta kazetaria zen Lucía Martínez Odriozola (hil ondoren), Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria izan dira. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi duen bezala, “Ezinbestekoa den genero ikuspegia txertatua duen formakuntzatik, aplikazio praktikora dagoen bidea saritu da”. Sari partekatua emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenagatik eman zaie, kazetaritza-zereginean ikuspegi feminista eta genero-ikuspegia sustatzeagatik.

Informazio gehiago

 

IRABAZLEEI BURUZKO BIDEOAK

Berria eta Pikara: https://youtu.be/tRQIOwo558w

Genero ikuspegiaz egindako kazetaritza: https://youtu.be/iZZCWTbc9i0

Lucía Martínez Odriozola: https://youtu.be/hqRsASQtUsE