Emakunde saria
2006ko Emakunde Saria: Mari Jose Urruzola
2006ko Berdintasunerako Emakunde Saria Mari Jose Urruzolarentzat izan zen. Epaimahaiak kontuan izan zuen bere ibilbidea, azpimarratuz feminismoan emandako lehenengo pausuen garaia, erakutsitako erresistentzia eta honek ekarri zion lan bakartiarengatik. Hezkuntza alorrean Mari Jose Urruzolak programa ezberdinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da. Baina profesionalki hezkuntza alorrean egindako lanarekin batera, Mari Jose Urruzola oso aktiboa izan zen maila sozial eta politikoan. Alor hauetan lan handia egin du emakumeen balorazio, errekonozimendu eta ahalduntzean. Bere lanaren fruitu izan zen Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren eratzea 80. hamarkadan, Lambroa elkartearena 80. hamarkadan eta Alderdi Feministarena 90. hamarkadan. Hezkuntzatik haratago doa Urruzolaren ospea esparru feministan.
2007ko Emakunde Saria: Bagabiltza
2007ko Berdintasunerako Emakunde Bagabiltza elkartearentzat izan zen. Hala erabaki zuen Emakunderen Zuzendaritza Batzordeak osatutako epaimahaiak, sarira aurkeztutako zortzi hautagaiak aztertu ondoren. Epaimahai honek kontuan izan zuen Bagabiltzak emakumeen ahalduntze ekonomikoaren alde egindako urteetako lana.
Bagabiltza elkartea 1988-89 ikastaroan jarri sortu zen. Otxarkoaga eta Santutxuko Emakumeen promoziorako Zentrutik irtendako hamabost emakumeek aztertu zuten inguru hartan beharrezkoa zela emakumeen laneratzea bultzatzeko Prestakuntza Profesionaleko zentro bat sortzea. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Bilboko Udaletxearen laguntzarekin hezkuntza programak hasi zituzten 110 ikasleekin.
2006-2007 ikasturtean zehar 22.000 emakume baino gehiagok parte hartu du Bagabiltzak antolatutako programetan, eta hainbat sare sortzea lortu du zenbait erakunde eta entitateekin, hala nola, Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaiko 38 udalerri eta mankomunitate batekin, eta Gipuzkoako udalerri batekin. Honekin batera, sareak sortu ditu baita ere finantza entitateekin eta unibertsitateekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Bartzelonako Unibertsitatearekin, besteak beste.
1995ean UNESCOren proiektu berritzaile izan zen izendatua eta urte bat beranduago Bizkaiko Foru Aldundiaren Utopia saria jaso zuten.
2008ko Emakunde Saria: Bizkaiko Emakumeen Asanblada
Emakunde Sariaren epaimahaiak, 2008ko deialdira aurkeztutako zortzi hautagaiak aztertu ondoren, erabaki zuen saria Bizkaiko Emakumeen Asanbladari ematea. Asanblada 1976. urtean sortutako mugimendu feminista da eta honen helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide berdinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta partehartze sozial eta politikoan ere.
Berdintasunaren aldeko kontzientziatzearen alorrean ahalegin ugari egin ditu Bizkaiko Emakumeen Asanbladak urte hauetan: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta bestelakoak antolatu ditu emakumeentzat, eta honekin batera, Euskadiko Jardunaldi Feministen edizio guztien antolakuntzan parte hartu du. Honako ekintzekin pentsamendu feministaren inguruko hausnarketa eta eztabaida piztu nahi izan du Asanbladak. Erreibindikazioaren alorrean lan handia egin du ere, dibortzioaren eskubidearen alde, hezkuntza eta osasuna ez sexista baten alde eta abortuaren eskubidearen alde, besteak beste.
Asistentzia sozialean ere nabarmena da Asanbladak egindako lana. Emakumeei laguntza juridikoa eskaini die banaketa, dibortzio, eta abortuarekin zerikusia duten prozesu judizialetan, bai legalizatu aurretik eta baita ondoren ere. Honekin batera, familia planifikaziorako taldeak sortu ditu eta biolentziaren biktima izan diren emakumeentzat zerbitzuak aldarrikatu ditu. Asanbladak memoria historikoaren mantentzean ere ahaleginak egin ditu. Izan ere, 1982. urtean Emakumeen Dokumentazio Zentroa sortu zuen, Euskal Herriko mugimendu feministaren inguruko ekintza eta ideiak gorde eta artxibatzeko helburuarekin. Zentro honek balio izan du baita ere harreman sareak sortzeko, zeinen bitartez emakumeak harremanetan jarri ahal izan diren erakunde eta emakumeen taldeekin, besteak beste.
2009ko Emakunde Saria: "Lilaton Taldea" elkarteari
Epaimahaiak balioetsi zuen Lilaton Taldeak egindako oinarrizko elkarte-lana eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko erakutsitako inplikazioa, “Lilaton” emakumeen lasterketa herrikoiaren bitartez. Bereziki azpimarratu zuen elkarte horrek emakumeek kirolean parte har dezaten eta emakumeen ahalduntzearen eta osasunaren alde egindako lana; bestalde, Lilaton proiektuak Gipuzkoako hainbat herritan sortzen duen elkarte-sarearen dinamizazioa eta lasterketa herrikoi horretan adin guztietako emakumeen partaidetza ere azpimarratu zituen. Horrez gain, saritutako alorrak kirolarekin lotura izatea interesgarria zela adierazi zuen, esparru horretan generoen arteko desoreka handia ikusten delako. 2009ko edizioan 1.264 emakumek eman zuten izena lasterketan, eta laguntzaile-lanetan 80 emakumek hartu zuten parte.