BAI SAREA Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek sustatutako sarea.

 

Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek sustatutako sarea da BAI SAREA, 2018ko martxoaren 19an formalki eratu zena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundeek1 osatuta dago, eta justizia sozialean oinarritutako helburu hauek ditu.

• Partekatzea: esperientziak, jakintzak, praktikak, ikaskuntzak, ideiak, metodologiak, eta abar konpartitzea.

• Elkarrekin lan egitea neurriak garatzen, tresnak sortzen eta ekimenak garatzen.

• Sarea ikusaraztea: Barruan (sarea osatzen duten erakundeen barruan) nahiz kanpokoan (gizartean oro har), gai profesionaletan, enpresa mundukoetan eta gizarte gaietan, besteak beste, Sarea ekintza-eredu eta iritzi-erreferente bezala ulertzen da.

• Enpresa eta gizartea eraldatzea, lan esparruko genero arrakalak murriztuz eta berdintasuna eta gizarte justizia erakundeetako balio estrategikotzat harturik.

 

NBE EMAKUMEAKek emakumeak ahalduntzeko enpresei proposatutako printzipioetatik abiatuta (PDF, 1.5 MB), eta, horiek Euskadiko errealitatera ekarrita, honako konpromiso hauek hartzen ditugu BAI SAREA osatzen dugun erakundeok

1. Erakundeko zuzendaritzatik emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko konpromisoa.

2. Lanean emakumeak eta gizonak berdin tratatzeko konpromisoa, eta giza eskubideak eta diskriminaziorik eza errespetatuz eta babestuz.

3. Langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzeko konpromisoa.

4. Emakumeen garapen profesionala sustatzeko konpromisoa.

5. Berdintasunerako enpresa garapena, erosketak eta marketin praktikak burutzeko konpromisoa.

6. Lan eta gizarte esparruan berdintasuna sustatzeko konpromisoa.

7. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako aurrerapausoak ebaluatzeko eta ezagutarazteko konpromisoa.

 

Hauek dira BAI SAREA osatzen duten entitateak: 

  1. AGINTZARI
  2. ARTEZ  Euskara Zerbitzua Koop. E.
  3. BIDEGINTZA GEK cooperativa de iniciativa social
  4. Asociación BILBAO METROPOLI-30
  5. Asociación contra la exclusión social MARGOTU
  6. Asociación para la inserción social ZABALTZEN
  7. ASOCIACION T4
  8. ASPACE Bizkaia (Asociación Vizcaína de Ayuda a Personas afectadas de Parálisis Cerebral)
  9. AUTOBUSES CUADRA S.A
  10. AUTOBUSES LA GIPUZKOANA, S.L.
  11. AUTOBUSES LA UNIÓN, S.A
  12. APNABI- Autismo Bizkaia
  13. Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.
  14. AVIFES (Asociación vizcaína de familiares y personas con enfermedad mental)
  15. AZ Procesos Participativos, S.L
  16. Bahía de Bizkaia Gas, S.L.
  17. BERRIA TALDEA
  18. BIDELAN Gipuzkoako Autobideak
  19. BIHARKO
  20. BULTZ LAN
  21. CARITAS BIZKAIA
  22. CDE
  23. CENTRO DE ACOGIDA LAGUN ARTEAN DE BILBAO
  24. CENTRO SOCIOSANITARIO DE CRUZ ROJA
  25. Compañía del Tranvía de San Sebastian, S.A.U
  26. Compañía del Tranvía eléctrico de San Sebastián a Tolosa
  27. CONSTRUCCIONES MARIEZCURRENA S.L.
  28. CONSTRUCCIONES ZUBIEDER S.L.
  29. Cruz Roja Araba
  30. DAITEKE Careers&Jobs, S.L.
  31. EDE Fundazioa
  32. EJIE, S.A.
  33. ELHUYAR- Zubize SLU
  34. EMUN, Koop. E
  35. ERROAK - SARTU elkartea
  36. EUSKO TREN, S.A.
  37. Fundación IZAN
  38. FUNDACIÓN LANTEGI BATUAK
  39. Fundación NUEVO FUTURO Gi
  40. GAZTAROA SARTU Koop
  41. GOIZTIRI
  42. GUGGENHEIM BILBAO
  43. IHOBE, S.A.
  44. INGETEAM POWER TECHNOLOGY, Unidades Productivas Technology y Electronics
  45. IPACE, S.L.
  46. ITELAZPI, S.A.
  47. IZENPE, S.A.
  48. JURITECNIA, S.L
  49. Kirol Management
  50. LABORAL KUTXA
  51. METRO BILBAO, S.A.
  52. MU ENPRESAGINTZA S. COOP
  53. MURGIBE
  54. ORONA S. Coop
  55. ORTZADAR S.
  56. PROSPEKTIKER, S.A.
  57. SARTU ARABA
  58. SATSE-Sindicato de Enfermería
  59. SUSPERGINTZA ELKARTEA
  60. TALLER USOA LANTEGIA, S.A.U
  61. URAREN EUSKAL AGENTZIA / AGENCIA VASCA DEL AGUA
  62. VIRTUALWARE 2007 S.A.
  63. ZUBIETXE
  64. ZUBIZARRETA Consulting 
Euskadi, auzolana