Txostenak, estatistikak eta ebaluaketak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 51.2 artikuluan ezartzen denez, “Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aldian-aldian ebaluatu egingo du zein den Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeriaren arloan dauden baliabideen eta programen eraginkortasuna eta irismena. Horretarako, inplikatuta dauden gainerako euskal herri-administrazioek informazioa emango diote beren ardurapean dituzten baliabideei eta programei buruz”.

 

Aurkibidea:

• URTEKO TXOSTENAK ETA BALANTZEAK

• ESTATISTIKAK

• EBALUAKETAK

 

URTEKO TXOSTENAK ETA BALANTZEAK

2009. urteaz geroztik, desagertutako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren, eta 2015etik aurrera, Informazio Sistemen Taldearen ekimenez (II. Etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza hobea emateko Erakunde arteko Akordioaren barruko taldea), urteko txostenak egiten dira, eta, estatistika-datuez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren eraginari buruzko analisiak jasotzen dituzte. Urte horretatik aurrera, EAEn biktima izan diren emakumeei eta adingabeei arreta emateko baliabideen irismenari buruzko ebaluazio-txostenak ere egiten dira urtero.

Txosten horien bidez, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean izandako eraginaren eta horri emandako erantzunaren erradiografia zehatzagoa azaltzen da, arreta-baliabideen sareko erronkak eta hobetzeko arloak identifikatzeko aukera ematen duena.

 

2019ko txostenak

2018ko txostenak

2017ko txostenak

2016ko txostenak

2015ko txostenak

2014ko txostenak

2013ko txostenak

2012ko txostenak

2011ko txostenak

2010ko txostenak

2009ko txostenak

 

ESTATISTIKAK

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz hildako biktimak

(Bikotekideek/bikotekide ohiek hildako eta EAEn erroldatutako emakumeak)

2021:

  • Otsailaren 12an Sestaon, Conchi (56 urte) erail zuen bere senarrak. Emakumeak bi seme-alaba zituen.

2020:

  • Martxoaren 11n Abanto-Zierbenan, Miren (56 urte) eta bere alaba Paola (24 urte) erail zituen beraien senarrak eta aitak.

2018:

  • Apirilaren 20an, Vitoria-Gasteizen, Maria José (43 urte) erail zuen bere bikotekide ohiak. Emakumeak adingabeko alaba eta semea zituen. Ekintza berean, Florentina (69 urte), erasotzaileren amaginarreba ohia eta Maria Joseren ama zena, erailia izan zen. 
  • Irailaren 25ean Bilbon, Maguette (25 urte) erail zuen bere senarrak. Emakumea Bilbon bizi zen eta 5 urte baino gutxiagoko bi alaba zituen.

2017:

  • Irailaren 3an, Miranda de Ebron, Ana Belén (44 urte) erail zuen bere bikotekide ohiak. Emakumea Araban bizi zen. Emakumeak alaba bat eta seme bat zuen.
  • Irailaren 28an, Sestaon, Noelia Noemi (32 urte) erail zuen bere bikotekideak.

2016:

  • Uztailaren 23an Bilbon, Mª Aranzazu (51 urte) erail zuen bere bikotekideak.
  • Urtarrilaren 26an, Alicia (17 hilabeteko neskatxoa) erail zuen ezagutu berri batek.

2015:

  • Apirilaren 2an, Vitoria-Gasteizen (Araba) María Ana (29 urte) erail zuen bere bikotekideak. Alaba bat eta bi seme zituen emakumeak.
  • Abuztuaren 8an, Bilbon, Leyre (34 urte) erail zuen bere bikotekide ohiak. Bi seme zituen emakumeak.
  • Urriaren 3an, Erandion, Almudena (39 urte) erail zuen bere bikotekideak.

2014:

  • Martxoaren 17an, Mungian, Andina andrea erail zuten, 35 urte zituela.
  • Abenduaren 10ean, Abadiñon (BIZKAIA) María Luz (54 urte) eta bere ama Amelia (88 urte) erail dituzte.

2013:

  • Maiatzaren 23an Laudion Amagoia andrea hil zuten, 26 urte zituela.
  • Urriaren 3an, Barakaldon, Yaisha (3 urteko umea) erail zuen bere amaren bikotekidea zena.

2012:

  • Martxoaren 25ean Tolosan María Caridad andrea hil zuten, 39 urte zituela.
  • Azaroaren 27an Araian –Asparrena- (Araba) María Teresa andrea hil zuten, 65 urte zituela.

Aurreko urteetan:

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren estatistikak

Taula estatistiko hauek Segurtasun Sailak hilabetero ematen dituen datu estatistikoetatik aterata daude (Ikerketa eta Azterketa Arloa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Segurtasun Saila).

2021

2020

Aurreko urteak

 

EBALUAKETAK

Berdintasunerako 4/2005 Legearen 51.2 artikuluan jasotako mandatua betez, Emakundek hainbat txosten bidali ditu Eusko Legebiltzarrera, non emakumeen kontrako indarkeriaren alorrean EAEn dauden programa eta baliabideen eraginkortasuna eta irismena ebaluatzen den.

 

Euskadi, auzolana