Diru-laguntzetako berdintasun-klausulei buruzko gidaliburuak
Orrialde honetan, Emakunderen Gidaliburua aurkezten da. Gidaliburuaren bidez, laguntza eman nahi da berdintasun-klausulak idazteko eta horiek kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen prozedura administratiboaren faseetan sartzeko. Honako hauek jasotzen ditu:
- Arrazoibide juridikoa, klausulak zuzen aplikatzeari eta horiek parte hartzen duten guztientzat dakartzaten onura sozialei buruz.
- Administrazioek klausulak sartzerakoan aurre egin beharko dieten oztopoen diagnostikoa eta irtenbideak.
- Metodologia, klausulak idazteko eta onartzeko eta proposamenak aztertzeko.
- Kontuan hartu beharreko gomendioak.
- Klausula-ereduak eta horiek kontratazio publikoan aplikatzeko adibideak.
Dokumentuan sartzeko, klik egin ondoren datorren estekan.
BESTE GIDALIBURU INTERESGARRI BATZUK
- Lesmes Zabalegui, S. (2013). Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako klausulak kontratuetan, diru-laguntzetan eta hitzarmen publikoetan. Emakunde. (PDF, 21 MB)
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza (2016). Diru-laguntza, laguntza, beka eta sarietan emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak txertatzeko gida. (PDF, 3.5 MB) - GAZTELERAZ
- Lesmes Zabalegui, S. (2011). Gipuzkoako Foru Aldundiko kontratu publikoetan eta diru-laguntzetan gizon-emakumeen arteko berdintasunarekin lotura duten klausula sozialak gehitzeko gida. Gipuzkoako Foru Aldundia. (PDF, 500 KB) - GAZTELERAZ
- Lesmes Zabalegui, S. (2009). Diru-laguntzetan eta kontratu publikoetan genero-ikuspegia txertatzeko gidaliburua. Nafarroako Berdintasunerako Institutua. (PDF, 900 KB) - GAZTELERAZ
Azken aldaketako data: