Berdintasun-klausulak dituzten zerbitzu-kontratuen pleguen ereduak

 

Kontratu publiko bat lizitatu baino lehen, kontratazio-organoak klausula administratiboen plegua idatziko eta onartuko du. Plegu horretan, kontratuko alderdiek zer baldintza onartuko dituzten jasoko da.

Hemen, zerbitzuen kontratu publikoen prozeduretarako klausula administratiboen pleguen ereduak jasotzen dira, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearekin bat etorriz (3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako testu bategina).

Plegu horietan, berdintasunerako klausulen adibideak jasotzen dira, hainbat ataletan. Kontsulta errazago egiteko, klausula horien atalak gorriz markatuta daude.

 

Oharra: Egun, lege hau dago indarrean: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa; lege horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora transponitzen dira 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak, Europako Parlamentuarenak eta Kontseiluarenak (PDF, 3 MB) - GAZTELERAZ. Deskargatzeko, klik egin testuan.

 

PROZEDURA IREKIA

 

PROZEDURA NEGOZIATUA

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data: