Gidaliburua: gizonen eta emakumeen berdintasunerako klausulak, kontratuetan, diru-laguntzetan eta hitzarmenetan
Orrialde honetan, Emakunderen Gidaliburua aurkezten da. Gidaliburuaren bidez, laguntza eman nahi da berdintasun-klausulak idazteko eta horiek kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen prozedura administratiboan sartzeko. Honako hauek jasotzen ditu:
- Arrazoibide juridikoa, klausulak zuzen aplikatzeari eta horiek parte hartzen duten guztientzat dakartzaten onura sozialei buruz.
- Administrazioek klausulak sartzerakoan aurre egin beharko dieten oztopoei buruzko diagnostikoa eta irtenbideak.
- Metodologia, klausulak idazteko eta onartzeko eta proposamenak aztertzeko.
- Kontuan hartu beharreko gomendioak.
- Klausula-ereduak eta horiek kontratazio publikoan aplikatzeko adibideak.
Dokumentuan sartzeko, klik egin ondoren datorren estekan.
Beste gidaliburu batzuk kontsultatu nahi badituzu informazio gehiago izateko berdintasun-klausulei buruz eta beste gizarte- edo ingurumen-klausula batzuei buruz, klik egin hemen.
Azken aldaketako data:
