Kontratazioko berdintasunari buruzko gidaliburua, enpresentzat
Orrialde honetan, Emakunderen Gidaliburua aurkezten da. Bi helburu ditu:
- Kontratu publiko bat lizitatzen duten enpresei laguntza ematea, behar bezala bete ditzaten emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko klausulak, kontratuen exekuzioa baldintzatzen dutenak.
- Eta berdintasuna sustatzea erakunde laboralen kudeaketan eta funtzionamenduan.
Gidaliburu honek hiru atal ditu:
- Orientabideak, administrazioek kontratazio publikoan sartzen dituzten berdintasun-klausulei erantzuteko.
- Erakundearen kudeaketa, berdintasuna sustatzeko.
- Enpresen rol traktorea, entitate kontratatzaile diren aldetik; hornitzaileekiko kontratazioan berdintasun-klausulak sartzeari buruzko ideiak jasotzen dira, besteak beste.
Gidaliburuaren osagarri, ikus-entzunezko praktiko eta pedagogiko batzuk jasotzen dira.
Edukietan sartzeko, klik egin esteka hauetan.
GIDALIBURUA
AUDIOVISUALES
- Berdinbide: Zure erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindakoari balioa emateko tresna. (2014). (MP4, 22 MB)
- Zer esan nahi du gure produktu eta zerbitzuetan generoaren ikuspuntua kontuan hartzeak? (2014). (MP4, 18 MB)
- Generoaren inpaktua zerbitzu eta produktuen kontratazioan. (2014). (MP4, 18 MB)
Azken aldaketako data: