Berdintasunerako neurriei eta berdintasunerako klausulei buruzko terminoen glosarioa
Orrialde honetan, oinarrizko definizioak eta terminoak daude, kontrataziorako edo diru-laguntzetarako prozedura administratiboetan zehazten diren berdintasun-neurrien eta berdintasun-klausulak betetzeko neurrien arlokoak. Kontzeptuen esanahia jakiteko, klik egin esteketan:
- Ekintza positiboak
- ASexuan oinarritutako jazarpena
- ASexu-jazarpena
- Genero-analisia
- Klausula
- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak
- Klausula sozialak
- Bizitza pertsonalaren, laboralaren eta familiarraren kontziliazioa
- Kontratazioa
- Erantzukidetasuna
- Antolaketa-kultura
- Egoeraren diagnostikoa
- Genero-ikuspuntua
- Tratu-berdintasuna
- Benetako berdintasuna
- Genero-inpaktua
- Genero-adierazlea
- Genero-ikuspuntua sartzea - Genero-mainstreaminga
- Hizkuntza sexista
- Genero-egokitasuna
- Berdintasunerako Plana
- Gizarte-erantzukizun korporatiboa (GEK)
- Lan-merkatuko segregazioa
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, ekintza positiboak neurri espezifikoak eta aldi baterakoak dira, bizitzaren esparru guztietan sexuan oinarrituta gertatzen diren izatezko ezberdintasunak ezabatzeko edo gutxitzeko erabiltzen direnak.
Sexuan oinarritutako jazarpena
Pertsona baten sexua dela-eta hartzen den edozein jokabide, pertsona horren duintasunaren kontra egiteko eta larderiazko giroa, apalesgarria edo iraingarria sortzeko.
Pertsona baten duintasunari erasotzeko eta, bereziki, larderiazko giroa, apalesgarria edo iraingarria sortzeko, haren borondatearen kontra egiten den edozein jokabide sexual, hitzezko edo fisiko (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).
Programek, proiektuek, politikek eta legegintza-piezek gizonengan eta emakumeengan duten inpaktu desberdina ikusteko modu sistematikoa. Gizonek eta emakumeek, interes indibidual eta kolektiboek bultzatuta, gizartean ezarrita dauden rol, harreman eta prozesuak eraldatzen nola parte hartzen duten aztertzen da.
Kontratu-harreman baten edukia arautzen duten itunak, xedapenak edo baldintzak ezartzea.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak
Administrazioek beren kontratazio, diru-laguntza edo hitzarmen publikoetan sartzen dituzten betekizun, irizpide, betebehar, eginbehar edo konpromisoak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen aurrera egiteko erabiltzen direnak.
Irizpideak, kontratuetan eta diru-laguntzetan sartzen direnak, politika sozialeko alderdiak aplikatzeko.
Bizitza pertsonalaren, laboralaren eta familiarraren kontziliazioa
Pertsonek beren beharrak eremu guztietan (eremu pertsonalean, familiarrean, sozialean eta laboralean) betetzeko daukaten premia; horretarako, gizarte-antolamenduaren eredu berri bat hartu behar da ezinbestean, emakumeei eta gizonei behar horiek asetzen eta eremu publiko eta pribatuko erantzukizunei aurre egiten lagunduko diena.
Pertsona bati kontratu bat egitea. Kontratu horretan, diru truk edo beste konpentsazio baten truk lan bat egitea hitzartzen da.
Konpromiso soziala, emakumeek eta gizonek, administrazio publikoek, enpresek eta sindikatuek hartzen dutena, lan guztiez neurri berean arduratzeko (lan erreproduktiboaz eta produktiboaz, etxeko eremuaz eta publikoaz eta zaintza- eta sostengu-lanez) eta lan horiek berdin-berdin balioesteko.
Erakunde baten barruan jokabide indibidual nahiz kolektiboak zehazten dituzten balioak, sinesmenak eta jarrerak.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren arabera, azterlan kuantitatibo eta kualitatiboa, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren arloan entitate batek duen egoerari buruzkoa. Azterlan horrek informazioa ematen du, erakundearen antolaketa-egiturari buruz eta erakunde horretan lan egiten duten pertsonen egoerari buruz. Diagnostiko hori prozesu eta behar guztietan baliatzeari esker, sexuan oinarrituta egon daitezkeen desberdintasunak edo diskriminazioak detektatzen dira.
Ikuspuntu horri esker, ikus daiteke planifikatzen den edozein ekintzak zer nolako inplikazioa duen emakumeentzat eta gizonentzat, eta lor daiteke emakumeen eta gizonen kezkak eta esperientziak funtsezko zati izatea politikak eta programak egin abiarazi, kontrolatu eta ebaluatzerakoan.
Diskriminaziorik ez egotea (ez zuzenean ez zeharka), pertsonen sexuan oinarrituta:
- Zuzeneko diskriminazioa: pertsona bat egoera berean dagoen beste bat baino okerrago tratatzea, sexuan oinarrituta edo sexuari lotutako beste inguruabar batzuetan oinarrituta, justifikazio objektiborik eta zentzuzkorik egon gabe.
- Zeharkako diskriminazioa: itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo praktika bat kaltegarriagoa izatea sexu batekoentzat; salbuespen izango da xedapen, irizpide edo praktika hori egokia eta beharrezkoa izatea, eta sexuari buruzkoak ez diren irizpide objektiboekin justifikatuta egotea.
Baliokidetasun-erlazioa, hots, pertsonek (gizonek eta emakumeek) balio bera dute, eta, horregatik, berdinak dira arauetan ezartzen diren neurri politiko eta ekintza sozial eta ekonomikoen aurrean, baita botererako eta baliabide eta etekin ekonomiko eta sozialetarako sarbide eta kontrolari dagokienez ere.
Oraindik ere beharrezkoa da benetako berdintasuna eragozten duten mugak eta oztopoak eraldatzea, maila guztietan (kulturalean, ekonomikoan, politikoan eta sozialean).
Proiektu, arau, esku-hartze edo kontratu batek emakumeengan eta gizonengan eta/edo berdintasunean dituen ondorioak.
Analisi-aldagaiak, emakumeek eta gizonek gizartean bizi duten egoera deskribatzen dutenak. Aldagai horiek erabiltzea lagungarri da gizonen eta emakumeen egoerara gerturatzeko, eta gizonek eta emakumek desberdin jokatzea dakarten faktore batzuek zer nolako eragina duten ikusteko.
Genero-ikuspegia sartzea - Genero-mainstreaminga
Emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan aintzat hartzea; horretarako, ezberdintasunak deuseztatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburu eta jarduera zehatzak txertatzen dira politika eta ekintza guztietan, fase guztietan (plangintzan, exekuzioan eta ebaluazioan) eta maila guztietan (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa).
Hizkuntza sexistak emakumea ezkutatzen du, mendean jartzen, gutxiesten eta kanpoan uzten.
Egoera bat, non garrantzitsua den genero-dimentsioa kontuan hartzea, dimentsio hori sartzeak edo ez azaltzeak ondorio desberdinak dituelako emakumeen eta gizonen errealitatean.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, berdintasun-planak neurri multzo ordenatu bat dira, egoerari buruzko diagnostiko bat egin ondoren hartzen direnak, enpresan emakumeen eta gizonen artean tratu- eta aukera-berdintasuna lortzeko eta sexuan oinarritutako diskriminazioa deuseztatzeko.
Erantzukizun Sozial Korporatiboa
Enpresari, lege-betebeharrez gainera, hau dakarkio: gobernantzari eta kudeaketari dagokionez, ekintzetan eta prozeduretan borondatez sartzea barruko eta kanpoko harremanetan sortzen diren kezka sozialak, laboralak, ingurumenekoak eta giza eskubideekiko errespetuari buruzkoak.
Emakumeak eta gizonak jarduera- eta enplegu-maila eta -mota desberdinetan kontzentratzen dira, eta, ondorioz, emakumeak gizonak baino okupazio-gama estuagoetan (segregazio horizontala) eta maila txikiagoko lanpostuetan (segregazio bertikala) geratzen.
Azken aldaketako data: