Esparru juridiko orokorra

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea

2020ko urtarrilaren 28an, Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketaren lege-proiektua onartu zuen. Izapidetzea 2019ko martxoaren 6an hasi zen aurreproiektuaren lehen zirriborroa Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan aurkeztu zenean. Indarrean dagoen Berdintasunerako Legearen aldaketa horren bidez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako "hizki larriz idatzitako herrialde-politika eta -ituna" ahalbidetu nahi da, hura indartzeko eta testuinguru sozial eta arauemaile berriaren ondorioz sortutako behar eta erronka berrietara egokitzeko. Horietatik nabarmendu daiteke euskal ordenamendu juridikoa egokitzeko beharra 2014an Europako Kontseiluak hartutako Istanbuleko Hitzarmenera. Hitzarmen hori 2014an sartu zen indarrean Espainiako Estatuan.

Lege-proiektua (PDF)

Lege-proiektua aldaketen gida barne (PDF)

Lege-proiektua. Prozesua eta edukiak laburtzen dituen aurkezpena (PDF)

Lege-aurreproiektua. Erakunde- eta organo aholku-emaileen ekarpenak (PDF)

Lege-aurreproiektua. EJko sailen eta beste administrazioen ekarpenak (PDF)

Lege-aurreproiektua. Gizarte zibilak egindako ekarpenak (PDF)

Lege-aurreproiektuaren zirriborroa (PDF)

• Lege-aurreproiektuaren zirriborroa aldaketen gida barne (PDF) 

Lege-aurreproiektuaren aurkezpenaren bideoa (youtube)

IREKIA-RA JOAN 

Alderdi Juridikoak

Berdintasunaren alorreko araudia ezagutzera ematen eta aplikatzen laguntzeko, taula bat aurkezten da: hor jasotzen dira berdintasunaren alorreko mandatu nagusiak, sektore guztietan oro har aplikatzekoak. Berdintasunaren alorreko esparru juridiko orokorra osatzen duten erreferentzia nagusiak ere ematen dira.

Berdintasun esparruko ordenantza gida

Euskadi, auzolana