Zer egin da?
KIDEITU proiektuaren barruan diseinatutako eta antolatutako prestakuntza-moduluak dira; modulu horietan zenbait ezagutza era praktikoan eta parte-hartzailean lantzen dira, Euskadiko enplegu-programetan eta -proiektuetan genero-ikuspegia txertatzeko.
Nori zuzendu zaio?
Enplegu-programak eta -proiektuak diseinatzen, kudeatzen eta ebaluatzen dituzten instituzioetako, erakundeetako eta entitateetako pertsonentzat da. Batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko EQUAL proiektuak gauzatzen dituzten lantalde teknikoentzat.
Nola antolatu da?
Prestakuntza-saioak modulu eta ediziotan antolatu dira. Modulu bakoitza presentziazko saio batekin hasi da; bertan, prestakuntzarako on-line edukiak aurkeztu dira.
Teleprestakuntza-plataforma baten bidez sartu dira on-line moduluetara; bertan, edukiez gainera, foroak, iragarki-taula edo dokumentazioa eta ariketa espezializatuak zeuden.
Egindako edizioak
KIDEITU proiektuan zehar, hiru prestakuntza-edizio egin dira guztira:
- 1. edizioa, 2005eko azarotik abendura bitartean.
- 2. edizioa, 2006ko urritik azarora bitartean.
- 3. edizioa, 2007ko maiatzetik ekainera bitartean.
|