Bi proiektu lankidetzan
Garapen Taldeak nazio mailan osatzeaz gainera, EQUAL Ekimenak behartu gaitu gutxienez beste estatu kide bateko Garapen Talde batekin nazioz haraindiko lankidetzan aritzera. Lankidetza hori lan-programa bateratu batean islatu da, parte hartu duten alderdien benetako esperientzia-trukaketan oinarrituta.
'KIDEITU' proiektuaren kasuan, 'Gender Friendly Sistema' izeneko italiar proiektuarekin ezarri dira nazioz haraindiko lankidetza-harremanak. Unione Generale del Lavoro da proiektu horren gidaria.
Nazioz haraindiko lan-programaren helburua
Nazioz haraindiko lan-programak (‘Gender – Friendly and E-Quality Employment System’ ) hurbilketa eta metodologia berriak trukatu nahi izan ditu, lan-merkatuko egiturak osatzen dituzten agenteek genero-ikuspegia barne har dezaten: enpresariek, sindikatuek, enplegu-bulegoek eta prestakuntzako langileek.
Ekintzak eta produktuak
Jarduera eta produktu hauek ezarri dira Nazioz Haraindiko Hitzarmenaren barruan:
a) Elkarri informazioa eta esperientzien berri ematea, hauen bidez:
- Koordinaziorako lehen bilera bat Erroman; datei, edukiei, baliabideei, antolaketari eta abarri buruzko nazioz haraindiko lan-plangintza bat zehaztea izan zen helburua.
- Bi “Nazioz haraindiko Pakete” sortzea, bata Gasteizen, eta bestea Erroman, aldi bereko jarduera sinergikoez osatuta; hau da, koordinazio-bilera bat, azterketa-bisita bat, mintegi bat eta egindako jarduerei buruzko txosten bat.
- Nazioz haraindiko azken bilera bat egitea; erakunde kideen arteko baterako lanari buruzko balantzea egiteko funtsean, baina baita nazioz haraindiko garapenerako lankidetzaren emaitzak hedatzeko ere.
b) Produktuen baterako garapena:
- Nazioz haraindiko web orri bat, funtzio hauek betetzeko: alde batetik, nazioz haraindiko lankidetzaren baitan programatutako eta gauzatutako jarduerak agerian jartzea; bestetik, berriz, inplikatutako erakundeen arteko lan- eta komunikazio-tresna izatea.
- "Genero-mainstreaming-erako gida enplegu-sistemetan" izenekoak proiektuetan eta Nazioz Haraindiko Lan Plangintzan lortutako esperientziak eta emaitzak biltzen ditu, eta tresna nagusia da Europan jardunbide egokiak zabaltzeko.
- Nazioz haraindiko lan-egitasmoaren segimendua egitea eta egitasmo hori ebaluatzea.
|