Azken eguneratzea: 2013/02/28
Martxoaren 8ko kanpaina
Berdintasuna gizarte osoarentzako ona dela azpimarratu du emakundek martxoaren 8ko kanpainan
Eskuratu kanpainaren kartela (pdf, 2 MB)
Eskuratu kanpainaren kartela (jpg, 496 KB)
Eskuratu martxoaren 8ko adierazpena (pdf, 558 KB)
Kanpainaren aurkezpenaren bideoa
Emakundek Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, prestatu duen kanpainaren helburua berdintasunak duen balio soziala azpimarratzea da; berdintasun ezak ondorio latzak dakartza maila pertsonalean, baina baita ere alor sozialean eta ekonomikoan, besteak beste. Berdintasuna, beraz, positiboa da ez bakarrik banakoen garapenerako, baizik eta gizarte osoaren aurrerapenerako baita ere. Kanpainaren leloa honako hau da:
= + Berdin gehiago da
Berdintasuna: gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea
Berdintasunaren bidetik, emakumeek nahiz gizonek beren gaitasuna erabat garatzeko modua izan dezakete, erabakiak genero-rolen eta -estereotipoen inongo eraginik gabe hartzeko; berdintasunak aukera ematen digu den-denoi buruaski izateko bai gurekiko bai gizartearekiko; berdintasunak norbera eta albokoa zaintzeko lana denen artean banatzen laguntzen du; berdintasunak lankidetzan oinarritutako harremanak sortzen ditu, inor goian edo behean ez dagoen harreman afektiboak ekartzen dituelako, aniztasuna errespetatuz, eta demokrazia sendotzen; hitz batean, berdintasunak gizarte justuagoa, lotuagoa eta ekonomikoki zein sozialki garatua eraikitzen laguntzen du.
Berdintasuna harago doa, munduaren epizentroa aldatzea proposatzen du, jendea eta jendearen bizimodua erdian jarriz. Kanpaina honetan, Emakundek adierazi nahi du berdintasunak berarekin dakarrela errespetu gehiago, jakintza gehiago, ongizate gehiago, eta demokrazia gehiago.
Kanpainaren mezua indartzeko, Emakundek Eusko Legebiltzarrean Martxoaren 8ko deklarazio bat entregatu du, zeinean berdintasunarekin zenbait konpromiso azaltzen diren, martxoaren 8an Legebiltzarrak aho batez onartzeko. Deklarazio honen eredua beste erakunde eta entitate guztien eskura dago bere egin dezaten.
Kanpaina martxoaren 5etetik 12ra arte bitartean egongo da indarrean. Autobus, tren eta Metroko geltokietan egongo da ikusgai, prentsa idatzian, interneten, aldizkarietan eta 5.000 kartel banatu dira erakunde, ikastetxe, liburutegi eta hainbat entitate ezberdinen artean.