Diru laguntzak

Elkartegintza indartzeko proiektuetarako eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako proiektu estrategikoetarako dirulaguntza (ELK)

Emakundek diru laguntzen deialdia egiten du urtero, emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu bakartzat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta bestelako entitateei eta emakume-elkarteei emateko dira, asoziazionismo-proiektuak indartzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektu estrategikoak egiteko.

2026KO DEIALDIA

2026ko deialdiaren oinarriak

Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 18tik uztailaren 17ra (biak barne)

Emakundek azpikontratatutako zerbitzu bat eskuragarri jartzen du, bai eskabideak aurkezteko fasean, bai ondorengo zuriketa fasean ere, proiektuak planifikatu, landu, aurkeztu eta ondoren zuriketan laguntza eta aholkularitza emateko.

INFORMAZIO ETA AHOLKULARITZA TEKNIKOKO ZERBITZUA

Zerbitzua eskaera-fasearen hasieratik (2026ko ekainaren 17tik) zuriketa-fasearen amaierara arte (2027ko martxoaren 1a) egongo da eskuragarri, eta etorkizunean egin daitezkeen eskakizunetan zerbitzua luzatzeko tartea zabalduko da.

Zerbitzua TELEMATIKOA izango da, TELEFONOZ / POSTA ELEKTRONIKOZ / BIDEODEI BIDEZ:
Zerbitzuaren eskaera aldez aurretik egin beharko da:
• TELEFONOZ: 943 00 35 85 (9:00-15:00)
• E-POSTAZ: bidelaguntza@farapi.eus 
Erantzuna 48 orduan gehienez emango da (asteburu eta jaiegunetan izan ezik).

Jarraian, deialdirako eranskinak ematen dira, Word formatuan, deskargatu eta editatzeko, baita eta deialdirako material lagungarriak ere.

ESKAERA
• 1. eranskina (DOCX)
• 2. eranskina (DOCX)
• 3. eranskina (DOCX)

ZURIKETA
• 4. eranskina (DOCX)

MATERIAL LAGUNGARRIAK
• Aurrekontua egiteko laguntzarako excel-a (XLSX)
• Galderak eta erantzunak (PDF)
• Nola sartu "Nire karpetan" (PDF)
• Eskaera berria nola aurkeztu (PDF)
• Eskaeran aurkeztu behar den dokumentazioa (PDF)
• Zuriketan aurkeztu behar den dokumentazioa (PDF)
• Saio informatiboetako aurkezpena (PDF)