Diru-laguntzetako berdintasun-klausulei buruzko terminoen glosarioa
Orrialde honetan, kontratazio publikoko berdintasun-klausulei buruzko oinarrizko definizioak eta terminoak daude. Kontzeptuen esanahia jakiteko, klik egin esteketan:
- Klausula
- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak
- Klausula sozialak
- Balorazio-irizpideak
- Administrazio publikoek politika publikoak garatzeko eta kudeatzeko dituzten tresnak
- Betebeharrak
- Ordenantzak, erregelamenduak eta erabaki orokorrak
- Organo instruktorea edo ebaluatzailea
- Lehiatzeko debekua
- Sarbidea izateko betekizunak
Kontratu-harreman baten edukia arautzen duten itunak, xedapenak edo baldintzak ezartzea.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak
Administrazioek kontratazioan, diru-laguntzetan edo hitzarmen publikoetan sartzen dituzten betekizun, irizpide, betebehar, eginbehar edo konpromisoak, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen jarraitzeko baliatzen direnak.
Irizpideak, kontratuetan eta diru-laguntzetan sartzen direnak, politika sozialeko alderdiak aplikatzeko.
Elementu objektiboak, diru-laguntza jasoko duten entitateak edo proposamenak hautatzeko prozeduretan kontuan hartuko direnak:
1. Norgehiagoka, sistema arrunta.
2.- Zuzeneko emakida, salbuespenez.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa nahitaez sartu beharko da aurkezten den proiektuan edo eskabidean.
Administrazio publikoek politika publikoak garatzeko eta kudeatzeko dituzten tresnak2
KONTRATUAK. Ekintza zuzena, administrazio publikoak egiten duena, une jakin batean ekintza bat egiteko beharrezkoak diren kanpoko baliabideak erabiltzeko. Berdintasuna txertatzeko, administrazio publikoak protagonismo hori baliatu dezake eta baliatu behar du kontratuaren fase guztietan (lizitazioan, exekuzioan eta amaieran).
DIRU-LAGUNTZAK. Administrazio publikotik kanpoko entitateek egiten dituzten ekintzak sustatzeko deialdiak.
HITZARMENAK. Lankidetza-formula, administrazioaren eta entitate espezifiko baten artekoa, ekintza bat egiteko esplizituki egokitzat jotzen dena. Protagonismoa entitate biek dute, nahiz eta administrazio publikoaren ardura den ekintza horietan berdintasuna sartzea.
(2Guk egina)
Pertsona edo entitate onuradunentzat ezinbesteko eginbeharra da diru-laguntza ematea funtsatzen duen jarduera egitea eta horren araberako jokaera izatea. Zeharkakotasunaren printzipioa kontuan hartuta, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko betebeharrak sar daitezke oinarri arautzaileetan edo deialdian.
Ordenantzak, erregelamenduak eta erabaki orokorrak
Xedapenak, administrazio publikoek beren eskumen-eremuaren barruan diru-laguntza publikoak emateko araubide orokorra arautzekoak.
Organo instruktore edo ebaluatzailea
Diru-laguntza publikoen deialdietan lehiatzeko prozesua ebaluatu edo instruitzeaz arduratzen da.
Organo instruktorea eta/edo ebaluazio-batzordea osatzerakoan, emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatu behar da, emakumeek zein gizonek gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokia dutela.
Baldintza hori dela-eta, pertsona fisikoek nahiz juridikoek ezin dute parte hartu diru-laguntza publikoen deialdietan, edo deialdi horietatik kanpo geratuko dira.
Eskakizunak, diru-laguntza publikoen deialdietan parte hartzen duten pertsona fisikoek edo juridikoek bete behar dituztenak, onuradun izaera lortu ahal izateko.
Parte hartzen duten pertsona fisikoek edo juridikoek egiaztatu egin behar dute esperientzia dutela eta ibiliak direla emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko jarduerak garatzen.
Azken aldaketako data: