Martxoaren 8ko kanpainaren aurkezpena

Aurten zure esku-hartzea behar duen ekimena jarri du martxan Emakundek. Emakumeek eguneroko etxeko-lan eta zainketa arduretan greba egingo balute gertatuko litzatekena imajinatzean datza aurtengo kanpaina.

Imajina ezazu greba martxoaren 3an hasi dela eta ekainaren 3ra arte ez dela bukatuko. Imajina itzazu zein ondorio, lorpen, aldaketa… izango lituzkeen zure bizitzan, etxean, familian, enpresan, herrian… ekonomian, osasungintzan, hezkuntzan, ongizatean…

Imajina eta elkarbanatu ezazu beste hiritarrekin. Helbide honetan, jasotako ekarpenak egunero argitaratuko dira. Interesgarrienak eta txundigarrienak, berrienak eta irudimentsuenak, ondorengo egoera hoberen azaltzen dutenak… argitaratuko dira.

Gaiari buruz gogoetarako parte-hartze toki bat egunez egun eraikitzea da helburua, nahi duten persona guztien parte-hartze eta ekarpenekin. Toki honetan, gure gizartean emakumeek egiten dituzten ugaltze eta zaintza lanak islatu nahi dira, lan hauek ez betetzeak izango lituzkeen ondorioak jasoz.  Aldi berean, grebalari hipotetikoen arrazoi eta zergaitiak jasoko lirateke, emakumeen errebindikazio eta alternatibak gaur egungo egoera eta gizarte antolakuntza aldatzeko.

Kartela (PDF, 4 MB)