Berdintasuna komunikabideetan

Araudietan izandako aldaketak, emakumeen eta gizonen arteko berdinketan egindako aurrerapenak, eta emakumeek irabazitako esparruak gorabehera, komunikabideek eta publizitateak eskaintzen duten emakumearen irudiak oso estereotipatua izaten jarraitzen du.

Hala, eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da BEGIRA Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.


 

Informazioa

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitako batzorde bat da, aholku-emaile eta topagune. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko.

Halaber, komunikabide publikoek zabaldutako edukiek kode etikoak izan eta aplika ditzaten sustatzen du, eta komunikabide pribatuekin akordioak egitea bultzatzen du, komunikazioa berdintasun-printzipiora egokitu dezaten.

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuaren bidez arautzen da, 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUAn, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenan, ezarritakoari erantzunez.

Jarduera-eremuak publizitatea –euskarria edozein delarik ere– eta komunikazioa dira, nola titulartasun publikoko komunikabideenak hala pribatukoenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan jardungo du beti.

Komunikazioa eta publizitatea aztertzea eta horren segimendua egitea.

Komunikazio eta publizitate ez-sexistaren alorrean sentsibilizatzea eta prestakuntza eta aholkua ematea.

Sexismoari buruzko irizpideak eta alternatibak ezartzea komunikazioan eta publizitatean.

Herritarrek eta erakundeek jarritako kexak jasotzea eta aztertzea, eta, hala badagokio, organo eskudunetara bideratzea.

Zehapen-prozedura bat irekitzea proposatzea, 4/2005 Legean ezarritakoari jarraituz.

Komunikazio sexistaren inguruko kexak jasotzeko inprimakia (PDF, 400 KB)

Publizitate sexistaren inguruko kexak jasotzeko inprimakia (PDF, 400 KB)

Publizitate eta komunikazioari buruzko azterlanak genero ikuspegitik

Sexismoa joko eta jostailuen 2013ko publizitate-kanpainan. Sexismoa antzemateko tresna (PDF, 1 MB)

Joku eta jostailuei buruzko azterlana (MP4, 228 MB)
"Sexismoa joko eta jostailuen 2013ko publizitate-kanpainan. Sexismoa antzemateko tresna" azterketaren funtsezko helburua da tresna bat diseinatzea eta baliozkotzea, hau da, adierazle-, kategoria- eta aldaera-sistema bat, zeinaren bidez neurtu ahal izango den zer sexismo- maila dagoen EAEn joko eta jostailuei buruzko iragarkietan eta publizitatean.

Meta-analisia: Genero-ikuspegidun publizitate eta komunikazioaren inguruan erabilgarri dauden azterlan eta materialak berrikustea eta laburtzea (PDF, 600 KB)
Begira batzordeak  publizitateari eta komunikazioari buruzko meta-analisia egin du genero-ikuspegitik. Azken urteetan genero-ikuspegiarekin egindako publizitatearen eta komunikazioaren analisiarekin zerikusia duten azterlan, txosten eta materialak biltzeko, sailkatzeko eta aztertzeko ikerketa dokumentala da

2014ko europar hauteskundeetako kanpainako publizitateari eta komunikazioari buruzko azterlana (PDF, 3.5 MB)
Begira batzordeak bultzatu duen «Sexismoa Europako 2014ko Hauteskundeei egindako publizitate- eta informazio-tratamenduan. Sexismoa antzemateko tresna» izeneko azterlanak, helburu nagusitzat du genero-ikuspegitik aztertzea ea zer tratamendu ematen dioten hedabideek hauteskunde-prozesuei, eta laguntzea –hedabi-deei– jabetu daitezen zenbaterainoko garrantzia duen, aldaketa sozialerako tresna gisa, zabalkunde mediatiko parekoa deiturikoak. Horretarako, Europako Parlamentu-rako 2014ko hauteskunde-kanpainaren azterketa egin da, neurtzeko ea zer informa-ziotratamendu eman dioten EAEn diharduten hedabideek; horretaz gain, alderdi politiko nagusien telebista-spotak ere aztertu dira, horietan egon litezkeen esterotipo eta lerradura sexistak antzeman, eta hobekuntza-proposamenak egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko publizitate-agentziak genero-ikuspegitik monitorizatzea, 2016

2015-2016an emakumeek euskal hedabideetan izan duten presentziari buruzko azterketa

Publizitate eta komunikazio ez sexistari buruzko sentsibilizazioa, prestakuntza eta aholkularitza

Nola hobetu publizitate-sormena genero-ikuspegiarekin (PDF, 3,5 MB)

Nola komunikatu emakumeen aurkako sexu-indarkeria kasuetan (PDF, 3.5 MB)

Nola egin kirolekin lotutako publizitatea genero ikuspegitik (PDF, 2 MB)

Nola landu kirolari buruzko informazioak genero ikuspegitik (PDF, 2 MB)

Genero ikuspegia barne hartzen duen publizitatea berdintasunezko gizarte baterako (MP4-Bideoa, 88 MB)

Euskadiko publizitate-agentzien eta komunikabideen jardueran genero-ikuspegia txertatzeko prestakuntza-material osagarria (PDF, 1.2 MB)

Publizitate ex sexistarako dekalogoa (Youtube)

Umeentzako iragarkiak egiteko gomendioak (Youtube)

Komunikazio ez sexistarako dekalogoa (Youtube)

Publizitate eta komunikazio ez sexistarako autoerregulaziorako kode deontologikoa Euskadin (Youtube)

Hauteskunde-kanpainen informazio-trataeraren erabilera sexistak antzemateko gomendioak (Youtube)

Begira jardunaldiak: sexismoa publizitatean eta komunikabideetan

"Violencia sexual: ¿Dónde poner el foco?", Norma Vazquez Garciare hitzaldia Begira sarearen jardunaldian 2020ko ekainaren 18an (Youtube)

"La violencia simbólica en la publicidad: La necesidad de un enfoque de género en la publicidad", Pablo Vidal Vanaclocharen hitzaldia Begira sarearen jardunaldian 2020ko maiatzaren 29an (Youtube)

"Guía para el correcto tratamiento de contenidos sobre violencia sexual contra mujeres en los medios de comunicación", Norma Váquez Garcíaren bilketa-tailer birtuala Begira sarearen jardunaldian "Trabajemos el proceso creativo y las informaciones sobre la violencia sexual contra mujeres y niñas desde la perspectiva de género" 2020ko abenduaren 17an egin zen (Youtube)

"Herramienta práctica para incorporar la perspectiva de género en el proceso creativo de piezas publicitarias", Topaketa-tailer birtuala Pablo Vidal Vanaclocharekin, Begira sarearen jardunaldian "Trabajemos el proceso creativo y las informaciones sobre la violencia sexual contra mujeres y niñas desde la perspectiva de género" 2020ko abenduaren 17an egin zen (Youtube)

"Cómo comunicar en casos de violencia sexual contra las mujeres", Norma Vázquez Garcíaren hitzaldia, Begira sareak 2021eko ekainaren 30ean egindako jardunaldian (Youtube) | Jardunaldiko eztabaidak eta gogoetak (transkripzioa gazteleraz) (PDF)

"Cómo mejorar la creatividad publicitaria con perspectiva de género" Pablo vidal Vanaclocharen hitzaldia Begira sarearen jardunaldian, 2021eko azaroaren 18an (Youtube)

BEGIRA, funtsean, honakoek osatzen dute: batzordeburuak (Emakundeko idazkari nagusiak betetzen du kargu hori), idazkari tekniko batek eta hamaika batzordekidek, honako erakunde hauen ordezkari direnak:

  • Publizitatearen alorrean Eusko Jaurlaritzaren aholku- eta kontsulta-organoa.
  • Eusko Jaurlaritzan kulturaren, merkataritzaren eta hezkuntzaren alorrean eskudun den saila.
  • Euskal Irrati Telebista.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko publizitatearen zein komunikazioaren alorra.
  • Emakunderen Aholku Batzordea, EAEko emakumeen elkarteak biltzen dituena.
  • EAEko kontsumitzaileen elkarteak eta federazioak.
  • Genero-berdintasunean eta publizitatean aditu den pertsona bat.
  • Genero-berdintasunean eta komunikazioan aditu den pertsona bat.