Berdintasunerako klausulak, jarduera egiteko betebeharretan

 

Orrialde honetan, jarduera egiteko betebeharrak zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Diru-laguntzarako deia egin duen organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Oinarri arautzaileen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin, lurralde-eremuaren arabera antolatuta.

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek oinarri arautzaileen testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

BETEBEHARREN KLAUSULEN EREDUAK

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntza eskatu duten erakundeek aurkeztutako memoria, proiektu eta gainontzeko testu idatzietan hizkera ez-sexista erabiliko da."
"Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planean adierazitako konpromisoei jarraiki, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 18.4 artikuluan adierazitakoa betez, laguntzak emateko agindu honetako jardueren ondorioz sortutako memoria, proiektu eta bestelako testu idatzietan ez da hizkera sexistarik erabiliko."
"Laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko:
a) Egingo diren ekintzen gaineko memoria deskriptiboa, non puntu hauek sartuko diren: Kasua bada, proposatutako jardueretan genero ikuspegia nola txertatu, detaileak.
14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak. g) Hizkuntzaren erabilera sexistarik ez egitea, eta komunikazio-eta hedapen-egintzetan, gizonezko eta andrazkoen presentzia orekatuarekin eta estereotiporik gabe erabiltzea irudiak."
"3.- Merkataritzako berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hedapen eta sustapenerako jarduerak antolatzen  dituzten  erakundeek, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
c) Merkatarien Elkartearen edo Taldearen, edo elkarteen Federazioaren idazkariaren ziurtagiria; bertan, merkataritza-sozietate elkartuen, edo hala  badagokio, elkarteen zerrenda –eskaerak egiteko epea hasi baino hilabete lehenago eguneratua– azalduko da, baita aurreko ekitaldian bildutako kuotak ere. Enpresen zerrenda sexuaren arabera banakatuta azalduko da nahitaez, hau da, alde batetik, elkartutako saltokien enpresetako emakumezko titularrak azalduko dira, eta bestetik, enpresetako gizonezko titularrak.  Sozietate elkartuek nortasun juridikoa badute, sexuaren araberako bereizketa sozietatea osatzen duten pertsonei buruzkoa izango da.
2.– Hedapen-jarduerak garatzen dituzten erakundeek  diru-laguntzaren gainerako ordainketa jasotzeko, honako  dokumentazio hau aurkeztu beharko dute dagokion Lurralde Ordezkaritzan: garatutako jardunak azaltzen  dituen memoria xehatua, jarduera bakoitzera bertaratu  diren merkataritza-enpresetako pertsonen zerrenda, zerrenda bakoitzean, alde  batetik, enplegatu kopurua eta titular kopurua bereizita, eta bestetik, gizon eta emakume kopurua, eta gauzatutako proiektuen jarduerak izandako  diru-sarrerak eta gastuak justifikatzen dituen dokumentazioa (jatorrizko fakturak edo fotokopia  konpultsatuak, partiden araberako kitapen-ziurtagiriak,  dokumentazio grafikoa, etab.)."
"11. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak. Onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
i) Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa betetzea."
"3.–  Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren egiaztagiria  edo nortasun-agiria, edo hala badagokio, lege-ordezkariarena. Enpresaren datuak jasoko ditu plantillan dagoen  langile-kopurua, sexuaren eta kategoriaren arabera  bereizita.
b) Laguntza eskatzen den jardueraren memoria xehatua edo proiektu teknikoa, lortu nahi diren helburuak eta proiektuaren deskribapena bilduta, plana, kronograma eta jarduera egiteko epeak adieraziz. Era berean, eta hala badagokio, beharrezko planoak eta profilak aurkeztuko dira, dagokien eskalan."
"18. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.
- Euskarrietan –publizitatekoa edo informaziokoa– ezin  izango da hizkuntza edo irudi sexistarik erabili (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 3. artikulua). Zuzenean sortzen dituzten dokumentuetan ere hizkuntzak inklusiboa izan beharko du."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"16. artikulua.- Hizkuntzaren eta irudien sexismorik gabeko erabilera. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatu behar da agiri guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzeko. Lege horren babespean, argitaratzen diren irudietan pertsonak ez dira giza duintasun handiagoz edo txikiagoz agertuko euren sexuaren arabera, ez dira sexu objektu soil gisa agertuko eta ez da erabiliko estereotipo sexistarik eta sexu-dibertsifikazioa eta genero-rol eta -identitateena bultzatuko da."
"c) Hona erakunde onuradunen betebeharrak:
- Gauzatzen diren jarduera guztiek emakumeek proiektu horretan murgiltzeko aukera berdinak izatea ahalbidetuko dute, bai eta emakumeek parte hartze aktiboa izatea ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat etorriz."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"3. oinarria. Diru-laguntza jaso duten jardueren inguruko publizitatea.
Generoaren ikuspegia ere kontuan hartuko da eta, horregatik bada, ez da diskriminazio kontzepturik erabiliko ez hizkuntzan ez iruditan."
"Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egitea sortzen diren agiri eta euskarrietan."
"9. Onuradunaren betebeharrak.
j) 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutako  printzipio orokorrak betetzea bere jardueretan, bereziki hurrengo alderdiei dagokienez: Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista, eta generoaren adierazleak txertatzea diruz lagundutako jardueraren ebaluazio irizpideetan. 2. Oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen hartzaileek laguntzaren bigarren zatia jaso ahal izateko, eskaera bat aurkeztu behar dute, agiri hauez lagundurik: a) Aurrera eramandako programa edo jarduerari buruzko txosten zehatza. Gainera partaideen datuak adieraziko  dira, sexua aipatuta eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa."

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data: