Berdintasunerako klausulak, balorazio-irizpideetan

 

Orrialde honetan, balorazio-irizpideak zehazteko eta definitzeko berdintasun-klausulak erakusten dira. Diru-laguntzarako deia egin duen organoarentzat hautazkoa izango da klausula horiek aukeratzea eta idaztea, zeinak kontratuaren izaeraren eta espezifikazio teknikoen araberakoak izango baitira.

Edukia honela antolatuta dago:

a. Lehen dokumentua, oinarrizko oharrekin eta berdintasunerako klausulen ereduekin, fase horretan klausulak aplikatzen laguntzeko.

b. Oinarri arautzaileen sorta bat, fase horretarako berdintasun-klausulekin, lurralde-eremuaren arabera antolatuta.

Berdintasunerako klausulak ikusgai daude webgunearen atal honetan. Horiek oinarri arautzaileen testuinguruan irakurtzeko, klik egin horretarako gaitutako estekan, eta testuak horiz markatuta agertuko dira.

 

BALORAZIO-IRIZPIDEEN KLAUSULEN EREDUAK

 

ESPAINIA

"h) Indicadores de género.
Políticas de las Universidades tendentes a la implantación de la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres, así como del resto de las disposiciones legales existentes en la regulación española y europea en materia de género, universidades e investigación.
Planes dirigidos a obtener la paridad de género en los órganos de gobierno, y en los distintos tipos de comisiones, tendentes a la reducción de los sesgos y barreras de género que incluyan plazos, metas y objetivos cuantificables. Se valorará especialmente a aquellas universidades cuyos indicadores de presencia femenina en las cátedras i) superen de manera significativa los valores medios de las universidades españolas y ii) muestren un incremento significativo en el tiempo. Hasta un máximo de 5 puntos. "

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Eusko Jaurlaritza

"10. artikulua.– Aurrekontu orokorreko % 70 banatzeko irizpideak.
Diru-laguntza zehazteko, ondoko irizpideen eta puntuazioaren arabera baloratuko dira eskabideak:
d) Oinarrizko hezkuntzaren baliokideak diren jardueren kalitate pedagogikoa; kontuan harturik gizon-emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ahalegina eta eskualde horretarako helduen hezkuntza-beharrei erantzutea: 30 puntu arte."
"c) Proposatutako proiektua zein lurralde-eremutan gauzatuko den eta zenbat jenderengana iritsiko den, baita bakearen kulturak eta giza eskubideen defentsa eta sustapenak orain arte eraginik izan ez duten gizarte-eremuetan eragiteko gaitasuna ere. Horretaz gain, generoaren ikuspegia ere baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko 20.2 artikuluaren arabera: (0-10 puntu)."
"b) Gauzatu beharreko proiektuak burutu behar den arloaren barruan dituen originaltasuna eta indar estrategikoa, eta egon litekeen hartzaile-kopurua. Genero-ikuspegia ere baloratuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.2 artikuluarekin bat etorriz: 0-20 puntu."
"Generoa (gehienez 9 puntu):
a) Helburu zehatz eta definituak (2 puntu, gehienez):
Genero-berdintasunaren osagaiak ez du ongi zehaztutako helburu jakinik (0 puntu)."
"f) Emakumeen ekarpena eta parte-hartze profesionala eta, oro har, genero-ikuspegia txertatzea. Lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 5, gehienez."
"6.– Genero ikuspegia erakunde arloan sartzea (gehienez puntu 1)
- Puntu 1, tokiko entitateak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu."
"8. artikulua Irizpide objektiboak. Lanpostuak sortzea. Kontuan hartuko da proiektuek zenbateraino sor ditzaketen lanpostuak (bereziki, gazteenak eta emakumeenak). 5 puntu lor daitezke gehienez."
"9. artikulua.– Aurkeztutako proiektuak balioesteko eta haztatzeko irizpideak. f) Erakunde eskatzailearen ezarpen-maila, antzinatasuna eta espezializazioa: bereziki baloratuko dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta, laguntza, babesa, laguntza juridikoa eta psikologikoa ematen eta indarkeria matxistaren gaian prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzen ibilbide, ezarpen sozial, antzinatasun eta espezializazio handiena duten erakundeak. Gehieneko puntuazioa: 10 puntu."
"Era berean, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorrean Legean xedatutakoa betetzeko, hautespen-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio."
"c) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; droga-mendekotasunen arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek kontuan hartzen du genero-ikuspegia, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintza eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 10 puntura bitartean."
"d) Jardueraren diseinuan eta garapenean arreta bereziz tratatzea kaltetutako pertsonen ezberdintasun sozioekonomikoak edo genero-ezberdintasunak: 10 puntu, gehienez."
"a) Produktuaren kalitatea eta interesa. Kontzeptu horrek bere baitan hartzen du Euskadiko edota euskal herritarren balio artistikoarekin edo kultura, alderdi sozialarekin edo bestelakoekin produktuak duen lotura eta eragina. % 20 arte."
"7. artikulua.– Hautapen-eta balorazio-irizpideak. b) Proiektuaren interesa (% 30), bereziki honako­ak baloratuz: proiektuaren merkatu-bideragarritasuna eta berau gauzatzeko aukera errealak; gaiaren aldetik duen interesa eta interes geografikoa eta proiektuan genero-ikuspuntuaren integrazioa."
"c.3.- Agindu honen 2 artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntu, gehienez."
"b) Eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea, eta generoaren ikuspegia integratuta izatea. Argitaletxe eskatzailearen zabaltze-gaitasuna. Gehienez: % 30."
"5. artikulua.- Hautagaitzak aukeratzeko irizpideak eta horien haztapena.
2) Garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu, gehienez."
"2.- 1.1.b) artikuluan adierazitako Kooperatibak edo Lan  Sozietateak eratzeari dagokionez, sustaturiko erakundeei  honako diru-kopuru hauek emango zaizkie:
a)  Enpresa berriak badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 30.000 euroko mugarekin:
3.000 euro gizonezko bazkide langile bakoitzeko.
4.000 euro emakumezko bazkide langile bakoitzeko.
Ematen den diru-laguntza 6.000 eurora igoko da aipatutako langileak honako giza taldeetako batekoak baldin badira:
a)  Emakumeak, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa badira. 
e) Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak.   Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren  bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, betiere gertakari horiek dagokion instantzia polizial edo judizialean salatu  badira."
"7. artikulua.- Kuantifikazio-irizpideak.
s) Emakumeen ehunekoa zuzendaritza-organoetan."
"3) Kasu guztietan, arestian aipatutako ehunekoak % 5 handituko dira baldin eta enpresak egiazta badezake ondoren aipatutako zirkunstantzietako bat (gutxienez) betetzen duela:
a) Enpresaren titulartasunean emakumeek duten partaidetza gutxienez % 40 izatea edo/eta zuzendaritza-organoetan eta -postuetan emakumeek duten ordezkaritza gutxienez % 40 izatea. 
b) Familia eta lan-bizitza bateragarriak egiteko plan bat duela."
"Seigarrena.– Laguntzak zenbatzeko eta proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak. 12) Enplegua garbia sortzeko bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu."
"D) Diruz lagundutako proiektuak emakumeen kontratazio berriak ekarri baditu: 10 puntura arte."

Araba: Arabako Foru Aldundia

"3.-Proiektu osoan genero ikuspegia sartzea, hau da, bai justifikazioan, bai helburuetan, jardueretan, metodologian eta ebaluazio adierazleetan. (10 puntu)."
"4. Emakumezkoen eta gizonezkoen premiak, interesak, asmoak eta arazo bereziak jasotzea proiektuan, zeharka, edota emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako ibilbide berezituak taxutzea gizarteratze eta laneratze, gizarteratze, aukera berdintasun eta harrera prozesuetan. (6 puntu)."
"11. artikulua.- Hautapena eta balorazioa egiteko irizpideak.
11.1.- Prestakuntza ikastaroak. Honako irizpideen arabera baloratuko dira:
e) Berdintasun politiken sustapena (0 - 5 puntu)."
"2.2 Genero ekitatea (12 puntu).
- Eskubide ekonomikoak, gizarte eskubideak, kultur eskubideak, ugalketa eskubideak eta eskubide zibil, politiko eta sexualak genero ikuspegiarekin lantzen dituzten proiektuak.
- Aipatu eskubideak zabaltzeko sareak sortzeko edo sendotzeko proiektuak.
-  Iparreko eta Hegoko mugimendu feministen harremanak sendotzeko proiektuak."
"3.-. Proiektua diruz lagun daitezkeen programetarako egokia izatea eta proiektuaren ekarpena berdintasunaren zabalkunde eta sustapenerako. (10 puntu)."

Gipuzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundia

"4.4. Emakumeen taldeak direnean, 40.000 euro gehiagoko diru-laguntza emango da eta zenbateko hori, aldez aurretik, diru-laguntzen aurrekontutik kenduko da."
"d) Sexuen arteko berdintasunaren ikuspegia ongi landua izatea; 15 puntu bitarte."
"3. Baloratzeko irizpideak eta nola aplikatu. Nolanahi ere, Kirol Zuzendaritza Nagusiaren Emakumeen eta gizonen kirol arloko berdintasun planak ezartzen dituen irizpideak errespetatu behar dituzte denek."
"6. Balorazio irizpideak.
Hala ere, 1 eta 10 bitarteko eranskinetako berariazko oinarrien arabera diruz lagundutako proiektu, programa eta jarduerei berariazko oinarri horietan jasotako irizpideak aplikatzeagatik dagokien zenbatekoa %20 gehitu ahal izango zaie gehienez ere, baldin eta kirolaren alorrean generoaren berdintasuna bereziki bultzatzen badute.
4.- Lehentasuna izango dute ondorengo proiektuek:
—Kirol antolakuntzaren egituran aldaketak sortzera eta kirol arloan emakumeen parte hartzea erraztera bideratutako proiektuak edo ekintzak.
—Proiektu espezifikoak edo ekintza positibo zehatzak, emakumeen parte hartzea kirol erakundeen zuzendaritzan eta kudeaketan, lan teknikoetan, irakaskuntzan, epaile lanetan eta abarretan bultzatzera edo kirol arloan emakumeen diskriminazio egoerak ezabatzera bideratutakoa.
—Emakumeek kirol arloan bizi duten egoera ezagutzera bideratutako ikerketa proiektuak."
"4. Proiektuen ebaluazioa
c. Emakume eta gizonen berdintasunaren ikuspegia sartzea, berdintasunaren arloarekin edo herriko emakume elkarteekin koordinatuta egindako lanaren bitartez, hala badagokio:
— Hizkuntzaren erabilera ez-sexista. Biztanleria hartzailearen araberako bereizketa. 5 puntu.
— Emakume eta gizonen egoera diferentzialaren analisia proiektuaren jarduera esparruan: Datuak sexuaren arabera bereiztea eta genero ikuspegitik interpretatzea. 5 puntu.
— Dagokion jarduera esparruan antzemandako desberdintasunak zuzendu eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako neurriak planteatzea. Gehienez 5 puntu. "

Gipuzkoa: Donostiako Udala

"- Jardueraren onuradunak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen %____
Jarduerarako kontratatutako pertsonak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen %____
Jardueran parte hartuko duten boluntarioak, sexuaren arabera. Emakumezkoen %____ Gizonezkoen %____ Beste generoen %____
Kontuan hartu al da emakumeek jasaten duten desberdintasun soziala?
- Hasierako diagnostikoan: Bai/Ez
- Proiektuaren helburuetan: Bai/Ez
- Proposatutako jardueretan: Bai/Ez
- Ebaluazioan: Bai/Ez
Aurreikusi al da inolako neurririk proiektuan parte hartzen duten pertsonen bizitza pertsonal eta familiarra jarduerarekin uztartzeko? Bai/Ez"

 

Atzera joan

 

Azken aldaketako data: